Egilea: Aitor Etxebarria (Lokarri-ko kolaboratzailea). Artikulu hau Berrian argitaratu da.
Martxoaren 28an Lokarri-k bere lehenengo itxialdia egin zuen Bilboko eliza batean, behialako bideak erabiliz aspaldiko eta gaur eguneko arazoei konponbidea bilatzeko asmoz. BERRIAk hurrengo eguneko edizioan orri erdia eskaini zion ekimen horri, baina egitarauko bi mahai-inguruetako baten kronika zehatz-mehatza egitera mugatu zen egunkari honek bidalitako kazetaria; Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak protagonizaturikoa. Eta, gainera, ederki nabarmendu zuen bien arteko (eta baita entzule batzuen artekoa ere, beren izen-abizenak aipatuz eta, bide batez, kazetaritza-ariketa ez oso txukuna eginez) desadostasunak.
Kazetariak adierazitakoa egia bazen ere, iruditzen zait ez zuela inolaz ere islatu itxialdiaren zertarakoa eta, batez ere, itxialdiak berak eman zuena. Izan ere, esan bezala, bai mahai-inguru hori eta bai ondorengoa (Bakearen Aldeko Koordinakundeko kide baten eta biolentziarik ezaren aldeko abokatu ezagun baten artekoa) ondoren taldeka egin zen gogoeta interesagarria eta guztiz parte-hartzailea girotzeko egin ziren. Nahi izanez gero, han bildutakoa jendearen hausnarketaren emaitza Lokarri-ren webgunean irakur daiteke. Baina, zoritxarrez, nago helburua desadostasunak nabarmentzea eta Lokarri-ren irudi jakin bat (baina ez benetakoa, nire ustez) ematea zela. Aldaketa politikoaz hitz egiteko, zilegitasuna eta zuzentasuna hainbestetan bereizi ditugun garai honetan, uste dut kasu honetan zilegi duela kazetariak bere kazeta-lana nahi duen erara egitea, baina berak badaki (eta BERRIAk ere bai) ez dela zuzena errealitatea horrela mugatzea eta desitxuratzea.
Esan bezala, hau lehenengo itxialdia izan da; ondoren beste batzuk etorriko dira; hurrengoa, maiatzaren 9an, Gasteizen. Gure herriaz kezkatuta dauden eta berau maite duten gizon-emakume guztiok zaudete gonbidatuta bertan parte hartzera. Baita BERRIA ere beronen berri ematera.


Meneame
del.icio.us


Aupa Aitor,
Neu bertan izan nintzen eta egia esan asko pozten nau zure idazkia irakurtzeak. Zorionez bertan egondako beste pertsona batzuk, bertan hitz egindakoaz idatzi duten euren blogetan, eta ekitaldia Berria egunkariko artikuloak esaten zuena baino askoz be zabalagoa eta aberasgarriagoa izan zela adierazi dute.
Berria egunkarian agertutakoa zilegia da, dudik gabe. Orain, galderatxo bat bota nahi nuke. Martxelo zuzendari bezala etorri ez bazan eta ekitaldian orotara lau hizlari izan baziren, zergatik azaltzen dira hain nabarmenki Martxelok esandakoak? Hau da Paulen komentarioak erantzun lez bakarrik azaltzen dira eta beste bi hizlarien berririk ez. Dena den, zilegia ez dena da publiko artean hitza hartu zuen pertsonaren izen abizenak azaltzea, bera ez zen hizlari bat, bere iritzia eman nahi zuen herritar bat baizik eta ez dakit baten batek baimena eskatu ote zion, hala bada ahaztu esandakoa.
Amaitzeko, artikuluak be bere birtutea izan zuen, Lokarri gizarte mugimendu bizia dela adierazi duela, egunerokotasunean murgilduta dauena eta egunkariek gure ekitaldiei ohiartzuna ematen diotela. Horrexegaitik esker mila.
Kaixo Aitor: nire euskera ez dabil oso ondo eta zuri ulertzea kostatzen zait.
Mucho de tu exposición se me escapa, la culpa es mia porque no sé euskera, pero me parece importante poder seguirte. Así que si no te parece mal podrías explicarnos el tema en castellano, es una verguenza tener pedirte esto pero las cosas son así.
En Arratia todavía quedamos algunos que no podemos seguirte en tu exposición.
Algo parecido se lo digo a Aitzi.
Eskerrik asko M Carmen
Kaixo M Carmen:
De vergüenza, ante todo, nada. Estate tranquila por eso. Además, con tiempo y ganas se consigue todo.
La exposición de arriba es una carta que escribí el BERRIA (único periódico en euskara, del cual soy suscriptor) a raíz de la noticia que publicaron al día siguiente del primer "encerrados". Me indignó que lo que pretendía (?) ser información de la jornada de la víspera fuera en realidad una crónica de la intervención de Martxelo Otamendi, precisamente director del BERRIA. Además resaltaba en todo momento las diferencias entre Martxelo y nuestro Paul; también citaba el nombre de Pedro Ibarra, que estaba de oyente como uno más; ignoraba casi la exposición de Paul y de los otros dos ponentes de la otra mesa redonda (Pilitxu Azpuru y Rafa Sainz de Rozas) En fin, un desatino periodístico, hecho, creo yo, con no muy buena intención.
En mi carta me quejo de los hechos que te he descrito, afirmo que la jornada dio bastante más de sí. En todo caso, afirmo que me parece "lícito" tomar una postura crítica con Lokarri, pero que no me parece justo hacerlo de esta manera (con aires de crónica o noticia)
Aitzi: ados zurekin ehuneko ehunean. Neuk ere aipatzen dut ez dela oso arikta txukuna (kezataritzaren aldetik) entzuleen arteko baten (Pedro Ibarra) izen-abizenak aipatzea. Agian bigunegi jokatu nuen arlo honen kritikan.
En cualquier caso, en este link está el artículo en cuestión:
http://www.berria.info/paperekoa/harian/2009-03-29/011/004/Indarkeriez_eragileez_eta_konponbideaz.htm